ONGI ETORRIAK

2011/12/04

Elikaduraren Garrantzia Umeengan

Hemen link bat sortu dut beste orrialde batera joateko. Bertan beste blog batzuk eskuragarri izangi dituzue elikadurarekin zerikusia izango dutenak. interezgarria iruditu zait eta orregatik guztion eskura jartzen dut. adibidez hemendik blog batera joango zara ikustera eta bertan beste blog batzuetara joan zaitezke.

2011/12/02

Jolastu, jan eta jokatu TrankirekinHezitzaileentzako gida

Hemen link bat sortu dut beste orrialde batera joateko. Bertan Hezitzaileentzako gida bat dator obesitateari buruz. Oso interezgarria iruditu zait eta orregatik guztion eskura jartzen dut. Gai didaktiko baten modukoa da eta umeekin nola landu ahal den lagungarri izan daiteke. adibidez hemendik pdf batera joango zara ikustera.

2011/10/31

Orientabideak

Irakasle batek jarraitu ahal dezakeen orientabide moduan jarduerak eta jolasak. Umeekin landu ahal dituzten gaiak elikadura eta kulturen desberdinetan jaten dituzten elikagaiak izan daitezke. adibidez hemendik webgunearen gida ikustera joango gara.

Blogari buruzko iritziak !!!!

2011/10/21

ELIKADURA

ELIKADURA
Jaten irakastea gurasoek seme-alabei transmititzen dieten ezagutza eta hezkuntzaren osagaietako bat da eta, jakina, beste zeinahi ikasketak bezala, horrek ere egunero ahaleginak egitea eskatzen du.
Belaunaldi honetako haurrek zaletasun pasiboekin gozatzen dute: egunean bi ordu eta erdi ematen dituzte telebista aurrean eta beste ordu erdi bat bideojokoetan edo Interneten. Pantaila aurrean eserita, krispetak jan eta jan ari direla, ohiz kontsumitzea kaltegarri gertatuko zaizkien elikagaien iragarkiak dozenaka irensten dituzte.
Gehiegizko pisua erraz atzemateko kontua da: aski da tartean behin baskulara begiratua egin eta adin, gorpuzkera edota altuera horretarako pisu arrunta zer den aditzea. Gehiegizko pisu hori ohiko bihurtzen denean edo, areago, geroz eta handiagoa izateko joera hartzen duenean arazoa agertzen da, batez ere, eboluzio horri modu naturalean buelta ematea aukerarik ikusten ez denean. Horrelakoetan familiak espezialistarengana jotzeko erabakia hartu behar du.
Umeek osasuntsu egoteko, koskortzeko eta jarduera fisikoak garatzeko elikadura egoki bat ezinbestekoa dute.
Janeurriaren ezaugarriak
• Seme-alaben janeurriak orekatua eta anitza izan behar du; bai menuetan, bai zaporeetan eta baita koloreetan ere. Umeak denetarik jaten ohitu beharra dago.
• Janari berri bat dastatzera ematen diogunean, otorduaren hasieran eman behar zaio umeari; hau da, umea gose denean. Janari berriekin ohitu arte tematzeak merezi du, horretarako janari bera era ezberdinetan aurkeztu edo presta diezaiekegu.
• Elikagaiak zigortzeko edo saritzeko tresna moduan erabiltzea ez da komenigarria, prozedura horrekin umea alditsu bihurtuko dugu. Umeak janariaz gozatzen ikasteko, denbora eta arreta eskaini beharko diogu.
• Umeak koskortzen diren heinean elikagaiei buruzko galeak garatzen dituzte. Normalean, bere gustuko platerak eskatzen dituzte bakarrik, une hauetan modu egokian bideratu beharko ditugu.
• Joera handia izaten dute freskagarriak, opil edo patata frijitu industrialak jateko, hauek bezalako produktuak ez dira batere gomendagarriak; izan ere, jateko gogoa kentzeaz gain, oso elikagai kaskarrak dira.
• Gosariak eguneko otordu nagusienetariko bat izan behar du. Horretarako hauek bezalako elikagaiak derrigorrez gehitu beharko dira: esnekiak, zerealak (gailetak, ogia, opil xumeak..) fruta edo fruta-muztioak.
• Askaririk edo hamaiketakorik onenak etxean prestatutako ogitartekoak, frutak eta esnekiak. Kontuz hestebeteekin, pateak edo gazta koipetsuekin.
Bazkari orekatu batek izan lezake:
1. Platera elikagai energetikoak eta karbo-hidratoak dituztenak: arroza, lekaleak, pasta, entsalada edo barazkiak eta patatak. Plater berean lekaleak eta zerealak nahasten badira oso plater elikagarri bihurtzen dugu, plater honek bigarren plater bat ordezkatu dezake.
2. Platera haragiak, arrainak edo arraultzeak. Elikagai hauen kantitate moderatu batek proteinak, burdina eta ezinbestekoak diren beste elikagarri batzuk ematen dizkie umeei. Oso komenigarria izaten da bigarren plater hauek goarnizio batekin (entsalada, barazkiak, lekaleak, patatak..) laguntzea.
3. Postrerik onenak beti fruta freskoa edo yogurra.
Afariari dagokionez:
Egunean zehar hartutako janeurria kontutan hartuta, janeurri hori orekatzeko balioko du afariak. Bazkaria baino arinagoa izango da eta hauek bezalako elikagaiak erantsiko dira: entsaladak, barazkiak, kremak, zopak; eta osagarri gisa: arrainak, haragiak edo arraultzeak, azken hauek eguerdian hartu dugunaren arabera.
Umeak eskolako jangelan gelditzen direnean, oso garrantzitsua da jakitea zer bazkaldu duten, informazio honekin eguerdiko janeurria etxeko afariarekin osatu baitezakegu.