ONGI ETORRIAK

2011/10/13

Alerta seinaleak

Honako seinale hauek antzematen badituzu, galde iezaiezu langile espezializatuei: gutxi jatea, janariarekin jolastea edo tripakadak egitea, oka eragitea edo laxante edo diuretiko larregi hartzea, konpultsiozko jokabidea (gezurrak, gauzak ezkutatzea) edo bere burua zauritzea, familiarengandik eta lagunengandik bakartzea.
Aldaketak jokabidean eta emozioetan:
Anorexia edo bulimia arriskua nahiz horiek badirela lehenbailehen antzemateko garrantzitsua da gaixotasun horiek jokabidean, pentsaeran eta emozioetan eragiten dituzten aldaketak ezagutzea. Honako seinale hauek antzematen badituzu, galde iezaiezu langile espezializatuei:
1.- Anomaliak JOKABIDEAN eta JATEKO MODUAN:
• Gutxi jaten du, janariarekin jolasten du edo "tripakadak" egiten ditu.
• Oka eragitea edo laxante eta diuretiko gehiegi hartzea.
• Jokabide oldarkorra dute (gezurrak esaten dituzte, gauzak ezkutatzen dituzte) edo euren buruari erasotzen diote.
• Familiarengandik eta lagunengandik bakartzen da.
2.- Aldaketak PENTSAERAN:
• Loditzeagatik kezkatuta egotea. Euren pisua dena baino handiagoa dela uste dute.
• Janariari, pisuari eta itxurari buruzko pentsamendu okerrak.
• Euren sormena, fantasia, oroimena eta kontzentrazioa txikitzen dira.
3.- Aldaketak EMOZIOETAN:
• Aldaketa etengabeak gogo aldartean.
• Depresiorako joera (negarra, loezina), gogo eza oro har, erruko sentimendua, eta, batzuetan, bere buruaz beste egiteko asmoa.
• Barne hersturarako joera: oso gutxitan dago lasai; fobiaren bat edo gizarte fobiaren bat ager daiteke, esate baterako, (ikara jendaurrean egoteari edo taldean hitz egiteari, eta abar).
Aldaketak gorputzean:
Oka egitearen, laxante gehiegi hartzearen, oso gutxi jatearen, eta abarren ondorioz , gorputza hondatzen da. Gaixotasuna diagnostikatzen laguntzen diguten aldaketak gertatzen dira gorputzean. Kasu horietan langile espezializatuei galdetzea komeni da.
1.- Okadek eragiten dituzten arazoak:
• Zauriak atzamarretan eta ezpainetan. Ezpain lehorrak.
• Hortzetako esmaltea urratzea.
• Deshidratazioa (azal lehorra, malgutasun gutxikoa).
• Esofago herniak, esofagitisa.
• Bihotzaren erritmoaren nahasteak (arritmiak)
2.- Laxante eta diuretikoek eragiten dituzten arazoak:
• Idorreria.
• Deshidratazioa eta bihotz arritmiak.
3.- Gutxi jateak eragiten dituen arazoak (dieta murrizgarria):
• Pisua galtzea.
• Idorreria.
• Nahasteak hilekoan (gorputzeko gantza % 18tik behera dagoenean hilekoa desagertzen da).

No hay comentarios:

Publicar un comentario