ONGI ETORRIAK

2011/10/15

Nola lagundu elikatze jokabidearen nahasteak dituzten gaixoei???



Familiak zorroztasunik gabe eta gehiegi babestu gabe onartu behar du gaixoa bere baitan; gaixoa ulertuz eta berarekin asko hitz eginez, baina ahuleziarik gabe.
Funtsezkoena elikatze ohiturak berreskuratzea da (elikatze jokabidearen nahasteak dituztenen sendagaia janaria da).
Elikatze jokabidearen nahasteak dituen gaixo baten sendabideak 3 oinarri ditu: adituak, familiaren lana eta laguntza taldeak.
FAMILIAREN LANA
Familiak zorroztasunik gabe eta gehiegi babestu gabe onartu behar du gaixoa bere baitan; gaixoa ulertuz eta berarekin asko hitz eginez, baina ahuleziarik gabe. Funtsezkoena elikatze ohiturak berreskuratzea da (elikatze jokabidearen nahasteak dituztenen sendagaia janaria da) honako modu honetan:
• Era guztietako elikagaiak jatea.
• Bere buruari debekatzen dizkioten elikagaiak pixkanakapixkanaka sartzea.
• Jangela uztea otordua amaitzean.
• Otorduen ondoren egiteko jarduerak bilatzea.
• Baskula eta produktu dietetikoak ekiditea.
• Egunero jatean arau batzuk jarraitzea:
• Ohetik altxatzen denetik gehienez ere ordu bat igaro ondoren gosaltzea.
• Gosaltzen duenetik 34 ordura jatea, lehenengo platera, bigarrena eta postrea barne.
• Zerbait arina askaltzea.
• Gaueko zortziakbederatziak bitartean afaltzea (hiru plater).
• Otordu guztiak egitea.
LAGUNTZA TALDEAK

Gurasoen lankidetza funtsezkoa da elikatze jokabidearen nahasteak tratatzerakoan. Horregatik, gurasoak nahitaez anorexia edo bulimiaren alderdi guztiak ezagutu behar dituzte. Helburu hori lortzeko garrantzitsuak dira guraso taldeak, bizipenak elkarri trukatzen baitizkiote. Gurasoak ere terapeutak dira eta haiei esker gaixoak estuago atxikitzen dira tratamendura.
Guraso taldeak hainbat modutan antolatzen dira: batzuk autolaguntzakoak dira (erakunde edo talde baten babesean sortuak), beste batzuk psikopedagogikoak dira (psikologo batek zuzentzen duen topalekua eta informazio gunea da) eta badago izaera terapeutikoa duenik ere (guraso eta gaixoen arteko harremanarekin lotutako zenbait alderdi hobetzen saiatzen dira).
Talde horiei esker, gurasoak tratamenduaren eta gaixotasunaren barruan dagokien rola zein den ikasten eta ulertzen dute. Gainera, euren seme alabekin batera hazten dira, gaixotasunaren sintomei aurre egiteko duten gaitasuna hobetzen dute eta erru, amorru, lotsa eta ezintasunaren moduko sentimenduak gainditzen dituzte. Taldeka egiten diren jarduerei esker bazterketa, etsipena eta porrotezko sentimenduak nola gainditu ikasteaz gain, autoestimua hobetzen da eta gaixoei laguntzeko orduan eraginkorragoa izaten ikasten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario