2011/10/31
Orientabideak
Irakasle batek jarraitu ahal dezakeen orientabide moduan jarduerak eta jolasak. Umeekin landu ahal dituzten gaiak elikadura eta kulturen desberdinetan jaten dituzten elikagaiak izan daitezke. adibidez hemendik webgunearen gida ikustera joango gara.
2011/10/28
2011/10/21
ELIKADURA
ELIKADURA
Jaten irakastea gurasoek seme-alabei transmititzen dieten ezagutza eta hezkuntzaren osagaietako bat da eta, jakina, beste zeinahi ikasketak bezala, horrek ere egunero ahaleginak egitea eskatzen du.
Belaunaldi honetako haurrek zaletasun pasiboekin gozatzen dute: egunean bi ordu eta erdi ematen dituzte telebista aurrean eta beste ordu erdi bat bideojokoetan edo Interneten. Pantaila aurrean eserita, krispetak jan eta jan ari direla, ohiz kontsumitzea kaltegarri gertatuko zaizkien elikagaien iragarkiak dozenaka irensten dituzte.
Gehiegizko pisua erraz atzemateko kontua da: aski da tartean behin baskulara begiratua egin eta adin, gorpuzkera edota altuera horretarako pisu arrunta zer den aditzea. Gehiegizko pisu hori ohiko bihurtzen denean edo, areago, geroz eta handiagoa izateko joera hartzen duenean arazoa agertzen da, batez ere, eboluzio horri modu naturalean buelta ematea aukerarik ikusten ez denean. Horrelakoetan familiak espezialistarengana jotzeko erabakia hartu behar du.
Umeek osasuntsu egoteko, koskortzeko eta jarduera fisikoak garatzeko elikadura egoki bat ezinbestekoa dute.
Janeurriaren ezaugarriak
• Seme-alaben janeurriak orekatua eta anitza izan behar du; bai menuetan, bai zaporeetan eta baita koloreetan ere. Umeak denetarik jaten ohitu beharra dago.
• Janari berri bat dastatzera ematen diogunean, otorduaren hasieran eman behar zaio umeari; hau da, umea gose denean. Janari berriekin ohitu arte tematzeak merezi du, horretarako janari bera era ezberdinetan aurkeztu edo presta diezaiekegu.
• Elikagaiak zigortzeko edo saritzeko tresna moduan erabiltzea ez da komenigarria, prozedura horrekin umea alditsu bihurtuko dugu. Umeak janariaz gozatzen ikasteko, denbora eta arreta eskaini beharko diogu.
• Umeak koskortzen diren heinean elikagaiei buruzko galeak garatzen dituzte. Normalean, bere gustuko platerak eskatzen dituzte bakarrik, une hauetan modu egokian bideratu beharko ditugu.
• Joera handia izaten dute freskagarriak, opil edo patata frijitu industrialak jateko, hauek bezalako produktuak ez dira batere gomendagarriak; izan ere, jateko gogoa kentzeaz gain, oso elikagai kaskarrak dira.
• Gosariak eguneko otordu nagusienetariko bat izan behar du. Horretarako hauek bezalako elikagaiak derrigorrez gehitu beharko dira: esnekiak, zerealak (gailetak, ogia, opil xumeak..) fruta edo fruta-muztioak.
• Askaririk edo hamaiketakorik onenak etxean prestatutako ogitartekoak, frutak eta esnekiak. Kontuz hestebeteekin, pateak edo gazta koipetsuekin.
Bazkari orekatu batek izan lezake:
1. Platera elikagai energetikoak eta karbo-hidratoak dituztenak: arroza, lekaleak, pasta, entsalada edo barazkiak eta patatak. Plater berean lekaleak eta zerealak nahasten badira oso plater elikagarri bihurtzen dugu, plater honek bigarren plater bat ordezkatu dezake.
2. Platera haragiak, arrainak edo arraultzeak. Elikagai hauen kantitate moderatu batek proteinak, burdina eta ezinbestekoak diren beste elikagarri batzuk ematen dizkie umeei. Oso komenigarria izaten da bigarren plater hauek goarnizio batekin (entsalada, barazkiak, lekaleak, patatak..) laguntzea.
3. Postrerik onenak beti fruta freskoa edo yogurra.
Afariari dagokionez:
Egunean zehar hartutako janeurria kontutan hartuta, janeurri hori orekatzeko balioko du afariak. Bazkaria baino arinagoa izango da eta hauek bezalako elikagaiak erantsiko dira: entsaladak, barazkiak, kremak, zopak; eta osagarri gisa: arrainak, haragiak edo arraultzeak, azken hauek eguerdian hartu dugunaren arabera.
Umeak eskolako jangelan gelditzen direnean, oso garrantzitsua da jakitea zer bazkaldu duten, informazio honekin eguerdiko janeurria etxeko afariarekin osatu baitezakegu.

link bat sartzen
hemen link bat sortuko dugu beste blog bat ikustera joateko. adibidez hemendik blogaren gida ikustera joango gara.
2011/10/19
Elikadura osasuntsuaren lau etsai
Elikadura osasuntsuaren lau etsai
Gosaria asko zaindu behar dugun bezalaxe, kontu handia izan behar dugu maiz hartzen diren beste elikagai batzuekin: gehiegi kontsumituz gero, arazoak ekar ditzakete. Lau elikagai mota dira: litxarreriak, kola edariak, txokolate nahiz opilak, eta janari lasterrak. Zergatik dira gutxitan hartu beharrekoak?
•
Litxarreriak: adreilu gutxi (proteinak) eta zementu asko (koipe «txarra») ematen diote gure gorputzari. Gainera, ez badugu ariketa asko egiten, gehiegizko energia koipe gisa pilatzen da. Horrela, kilo gehiago pisatuko dugu, eta horiek ez dira lagungarriak.
•
Kola edariak: egunean bi edalontzitik gora edaten dugunean, kolen osagaiek zaildu egiten dute hezurrek kaltzioa erabiltzea. Hezurrak ahuldu egin daitezke.
•
Txokolateak eta opilak: azukre asko dutenez, hortzetan kariesa izateko aukera gehiago dago. Gorputzak lan itzela egin behar du azukre horrekin lan egiteko. Intsulina, azukreari zeluletan sartzeko ateak irekitzen dizkion gauzaina, ahitu egin daiteke hainbeste lan eginda, eta diabetes izeneko gaixotasuna sor daiteke.
• Janari lasterrak: aurrez prestatutako jakiek, birrineztatuek, arrautzaztatuek, pizzek, hanburgesek, saltxitxa ogitartekoek, eta abarrek koipe eta kaloria asko izaten dute. Gorputza ez da horiek desagerrarazteko gai izaten. Hartara, neurriz gaineko pisua eta loditasuna agertzen dira. Halaber, odol bideen 80 kilometroetan zehar koipe gehiegi pilatzen da, eta, gutxika, ito egiten dira bideak.
Elikadura miraria da, ez da hala?... Hainbat elikagaitatik gure gorputzak hartutako gaiei esker, organismoa konpondu egiten da, hazi egiten gara, pentsatu edota korrika egin dezakegu, eta abar. Baina ez ahaztu: haurrek zenbat eta elikadura hobea izan, orduan eta gorputz hobea eraikiko dute bizi osorako, eta jauregiaren pareko gorputza izango dute, itoginez jositako txabolaren ordez.

Adiskide bat: GOSARIA
Adiskide bat: GOSARIA
Elikadura ona egiten hasteko, egunero gosari orekatua egitera ohitu behar dugu. Askotan esaten dugu eguneko otordu nagusia dela. Ez alferrik! Izan ere...
• Goiz osorako energia ematen du. Eta, gosaltzean hartutako proteinei esker, erabiltzearen poderioz ahulduta ditugun organoak (giharrak, garuna, bihotza, eta abar) konpontzen dira.
• Lasai gosaldu behar da, elikagaiez eta horien zaporeez gozatuz, eguna pozik hasteko.
• Gosarian honako hauek izan behar dute, gutxienez: esnea edo esnekiak (jogurta, gazta freskoa, irabiakiak, gaztatxoak), zerealak edo haien eratorriak (ogia, ogi txigortua, madalenak, bizkotxoa) eta fruituak edo haien eratorriak (zukua, fruitu mazedonia, fruitu lehorrak).
Zuretzat errazagoa izan dadin, hainbat gosari proposatzen dizugu, seme alabak asper ez daitezen, eta euren gustuen arabera aldatzeko aukera izan dezaten:
• Jogurta, zerealekin eta fruitu freskoekin.
• Baso bat esne, zerealekin, eta baso bat laranja zuku.
• Baso bat esne, 2 txigorki marmeladarekin, eta melokotoi zukua.
• Jogurta, fruitu lehorrekin, eta sagar bat.
• Baso bat esne, katilu bat zereal, eta udare bat.
• Laranja zukua, gazta freskoaren xerra bat, eta eskukada bat intxaur.
• Laranja jogurta, gazta freskoaren xerra bat, eta eskukada bat intxaur.
• Katilu bat zereal, esnearekin, eta laranja bat.
ZER DUTE OGITARTEKOEK?
ZER DUTE OGITARTEKOEK?
Elikagai guztiak ez dira berdinak. Batzuek elementu gehiago ekartzen dizkigute gorputzera, beste batzuek baino. Haurrentzako elikagai osoenetako bat dira ogitartekoak. Horiei esker, gure gorputzerako erabilgarriak diren osagai asko eskuratzen ditugu. Osagai horien artean, hauek nabarmenduko ditugu:
• Kalitate altuko proteinak. Adreiluen gisara, gorputzeko edozein zati (bihotza, giharrak, hezurrak, eta abar) eraikitzen laguntzen dute.
• Koipe ona, garuna eraikitzeko funtsezkoa. Omega 9, 6 eta 3 koipeak dira.
• Azukreak. Giharren eta garunaren "gasolina" gisa dihardute; izan ere, haiei esker mugitzen gara eta pentsatzen dugu.
• Burdina. Oxigenoa biriketatik organismoaren edozein txokoraino eramatea ahalbidetzen du, eta, gainera, giharrak indartsu izaten laguntzen du. Burdina falta bazaigu, anemia eta ahulezia azaltzen dira.
• Fosforoa. Ezinbestekoa da garunerako nahiz nerbioen eta hezurren garapenerako.
• Zinka. Defentsen, hots, inmunitate sistemaren, laguntzaile handia. Organismo guztia haztea ahalbidetzen du.
• Potasioa. Digestio aparatuari, giharrei eta zelula guztiei lan egiten laguntzen die, eta defentsak indartzen ditu.
Osagai horiek guztiak eta askoz gehiago dituzte ogitartekoek, eta inoiz ez dira haien ordez opil industrialak edo gozokiak jan behar. Batek eta besteak zer duen jakiteko, datu batzuk emango dizkizugu, eta zeuk erabaki:
- Plantxan egindako oilaskozko ogitartekoak, txokolatezko bi donutek bezainbeste energia du.
ENERGIA OILASKO DONUT
Giharretarako proteinak ASKO GUTXI
Energiarako azukreak ONDO GEHIEGI
Koipe "ona", garunerako ZERBAIT EZER EZ
- Urdaiazpikozko ogitartekoak kruasan 1ek bezainbeste energia du
ENERGIA URDAIAZPIA KRUASAN
Giharretarako proteinak ASKO GUTXI
Energiarako azukreak ONDO GEHIEGI
Koipe "ona", garunerako ZERBAIT EZER EZ
- Solomo ogitartekoak pizza zati batek bezainbeste energia du
ENERGIA SOLOMOA PIZZA
Giharretarako proteinak ASKO GUTXI
Energiarako azukreak ONDO GEHIEGI
Koipe "ona", garunerako ZERBAIT EZER EZ
- Antxoa-atun ogitartekoak patata frijitu plater batek bezainbeste energia du
ENERGIA ANTXOAK PATATAK

Elikagaiek giza gorputzean egiten duten bidaia

Gure hesteetan, elikagaiak deskonposatzen dira, eta horrela mantenugaiak lortzen ditugu: proteinak, koipeak, azukreak eta beste elementu batzuk (esaterako, ura, zuntza, bitaminak edota mineralak). Gero, odolarekin, gorputz osora banatzen dira, eta euren zereginak egiten dituzte. Proteinak adreiluak dira, eta zelulak edo ehunak eratzen dituzte. Koipeak zementua dira, eta proteinei laguntzen diete, funtzioak kontrolatzen dituzten hormonak eratzen, edo «gabardina» batekin garuneko zelulak babesten. Azukreak etxeetako ateak eta leihoak dira, energia ematen digute mugitzeko, pentsatzeko, gorputzaren tenperaturari eusteko...
Ia elikagai guztiek dituzte proteinak, koipeak eta azukreak, baina kopuru ezberdinetan. Adibidez, urazak baditu azukre batzuk, proteina gutxi, eta ia batere koiperik ez. Haragiak, berriz, proteina asko, koiperen bat eta ia azukrerik ez. Gozokiek, azukre asko, proteinarik ez eta koipetik zerbait.
Elikadurak eta elikagaiekin gorputzean sartzen diren mantenugaiek zer nolako garrantzia duten hobexeago ezagutzeko, bidaia egingo dugu gorputzean barrena, sagar batekin. Ahora sartzean, listuan bainatzen gara. Listuan langile txikiak daude, hots, entzimak. Entzimek janari puska hori andeatzen dute, hortzen laguntzarekin, eta puska txikiagoak egiten dituzte. Gero, esofagotik igarotzen gara, 30 zentimetro luze den txirristaren moduko tunel horretatik, eta leize zulo handiraino iristen gara: urdailera. Hor, entzima gehiago ikusiko dugu; eta, gainera, leize zuloko hormak hurbildu eta urrundu egiten dira. Hormek oratu egingo dute sagar puska, eta ahi bihurtuko da. Ahiarekin batera, beste tunel luze luze batetik igaroko gara. Ia zortzi metro luze da, eta heste meharra deitzen zaio. Hor, ur eta entzima gehiagorekin bustiko gaituzte. Halaxe, ahia aldatu eta likido zurixka, ia gardena, bihurtuko da: kilo izeneko likidoa. Gurekin batera, makilatxoen antzeko beste elementu batzuk ere bidaiatzen dute. Zuntza da. Orain, prest gaude tunel horretako horma zeharkatzeko eta odolera iristeko, proteinekin, koipearekin eta azukreekin batera. Makilatxoek, hau da, zuntzak, tunelaren bukaerara arte jarraituko du, heste lodira iritsi arte. Heste lodia tunel zabal zabala da, eta 1,5 metro luze da. Makilatxo horiei esker, heste lodiak hobeto lan egiten du. Eta, gorozkiekin, jan dugun sagarretik gorputzak erabili ezin duen guztia kanporatzen du.
Odolera iristen garenean, gorputzeko zelula guztiak elikatzen dituzten errepideetako 80 kilometroetan zehar ibiliko gara. Odolean azukreekin batera goazenez, intsulina aurkitzen dugu, hau da, organismoko zelula guztien giltzak dituen gauzaina. Hark irekiko digu zelula horietako bateko atea, sar gaitezen. Behin hor gaudenean, zelulak azukreak hartzen ditu. Arnasarekin hartzen dugun oxigenoarekin erreko ditu azukreok; eta, horrela, energia ekoitziko du, pentsatzeko, ibiltzeko, eta beste zeregin askotarako. Intsulina gutxi duten haurrek ezin dituzte zeluletako ateak ireki, eta azukreak odolean pilatzen zaizkie. Hori ez da ona. Horregatik, egunero injekzioa jarri behar dute, gorputzari intsulina emateko.

Seme-alabei hobeto jaten laguntzea
Seme alaben elikadura funtsezkoa da haien bizitzako lehenengo bi hamarkadetan. Urte horietan, haien gorputza hazten eta garatzen ari da etengabe, egunez egun aldatuz doaz. Ondo hazi eta garatzea ziurtatzeko, bi aliatu ezinbesteko ditugu: elikadura eta ariketa fisikoa. Lehendabizikoarekin, ondo egiten denean, organismoari ematen dizkiogu behar dituen mantenugai guztiak, organismoa baldintzarik onenean «eraikitzen» dutenak, gorputz hori eraginkorragoa eta gaixotasunen aurrean gogorragoa izatea dakartenak. Ondo elikatuta, biziaren gustuko jauregitzat eraikiko dute gorputza, eta ez sarritan gaixotasunaren ostatu izango den txabolatzat.
Era berean, garrantzizkoa da ariketa fisikoa, jolasa, mugituz dibertitzea. Hartara, elikadurak ematen dituen mantenugaiak organismo osoan banatzen dira, eta organo bakoitza elikatzen dute. Hazkundea bizkorragoa eta harmoniatsuagoa da, eraginkorragoa. Mugimenduari esker, giharrak hazten dira, hezurrak luzatzen, giltzadurak indartzen, garunera odol gehiago iristen; eta, gainera, organismora iristen den energia guztia erretzen da, gehiegizko pisua edo obesitatea saihesten delarik. Gero eta ume gehiago ditugu diabetesak jota, odolean gantz gehiegi dutela, gehiegizko pisuarekin, obesitatearekin. Eta heldu gazte askok jadanik badu osteoporosia edo izan du bihotzekoren bat, haurtzaroan elikadura izan zutelako eta ariketa fisikorik egin ez dutelako. Ondorioz, gure esku dago arazo horietako asko saihestea...
Piramideak: elikagaiak eta jokoa
Elikadura orekatua eta arrazoizko ariketa fisikoa zeri deritzogun hobexeago ezagutze aldera, hemen ditugu elikaduraren piramidea eta jolasaren piramidea (edo astialdiaren piramidea). Hor adierazi ditugu, eskema modura, jatean edo astialdiko jarduerak erabakitzean kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak.
Egunero kontsumitu beharreko elikagaiekin, piramidea egin dezakegu. Piramidean, osagai garrantzitsuenak beheko mailetan izango dira; eta kopuru txikienean hartu beharrekoak, goiko mailetan. Oro har, eguneko elikagaien % 70ek "lurrekoak" izan behar dute; gainerakoak, animalietatik datozenak izango dira (arraina, haragia, esnea eta esnekiak, arrautza, eta abar).
Piramidearen oinarrian 8 baso ur azaltzen dira. Horrek esan nahi du egunean ia bi litro ur hartu behar ditugula: ura bakarrik, edo zukuetan, edo zopan. Halaber, egunero hartu behar dituzte esnea edo esnekiak (3 baso esneren baliokidea), fruituak, zerealak, ogia, pasta eta «lurreko» elikagaiak, hala nola berdurak edo barazkiak (baratzekoak). Horien bidez, gorputzak ugari jasotzen ditu bitaminak, mineralak, zuntza (organismoa barrutik garbitzen duena) eta energia.
Piramidearen goialdean haragia, arraina eta arrautzak daude, egunero horietatik apur bat hartu behar baitugu. Eta, erpinean, gozokiak edota gurina daude, produktu horien oso kantitate txikia behar baitugu egunero. Pixka bat baino ez!!
Elikagaiek euren funtzioak betetzen laguntzeko, garrantzitsua da egunero ariketa fisikoa egitea. Oro har, komeni da adiskideekin aire zabalean gehiago jolastea, eta denbora gutxi izatea telebista ikusten, bideojokoekin, kontsolekin… Hartara, haien giharrak eta hezurrak gehiago haziko dira, eta hobeto ikasi ahal izango dute. Jokoaren edo ariketa fisikoaren piramidean, aste baten edukia ikusiko dugu.
Egunero mugitu behar da kalean edo parkean jostatzen, amari etxean laguntzen, logelako jostailuak jasotzen, edo txakurra paseatzen. Horrez gain, ona litzateke ikastetxean edo kirol talde batean aritzea, astean 3 edo 4 aldiz. Garrantzizkoa da inoiz ere ez egitea bi ordu baino gehiago telebistaren, ordenagailuaren edo bideo jokoen aurrean.

2011/10/15
Seme edo alaba baten eskutitza
1. Ez iezadazu eskatzen dizudan guztia eman. Batzuetan zenbat har dezakedan ikusteko baino ez dut eskatzen.
2. Ez iezadazu oihukatu. Gutxiago errespetatzen zaitut egiten duzunean eta neuri ere oihukatzen irakasten didazu.
3. Ez iezazkidazu beti aginduak eman. Batzuetan, agindu ordez gauzak eskatuko bazenizkit, azkarrago eta gusturago egingo nituzke gauzak...
Gure semealabek berezko pentsamoldea dute eta askotan ez dugu ezagutzen. Jarraian orain urte batzuk Ertamerikan azaldu zen Semealaba baten gutuna aurkeztuko dugu, euren pentsamenduak ezagut ditzagun:
• Ez iezadazu eskatzen dizudan guztia eman. Batzuetan zenbat har dezakedan ikusteko baino ez dut eskatzen.
• Ez iezadazu oihukatu. Gutxiago errespetatzen zaitut egiten duzunean eta neuri ere oihukatzen irakasten didazu.
• Ez iezazkidazu beti aginduak eman. Batzuetan, agindu ordez gauzak eskatuko bazenizkit, azkarrago eta gusturago egingo nituzke gauzak.
• Bete ezazu zin egiten duzuna, bai ona baita txarra dena ere. Sari bat agintzen badidazu, emadazu, baina baita zigorra ere.
• Ez nazazu inorekin, eta batez ere nire nebaarrebarekin alderatu.
• Ez ezazu hainbestetan aldatu egin behar dudanari buruz duzun iritzia.
• Utz iezadazu neure burua estimatzen. Zuk nire partez egiten baduzu, ezin izango dut sekula ikasi.
• Ez ezazu gezurrik esan nire aurrean.
• Okerren bat egiten dudanean ez iezadazu behartu «zergatik egin dudan» azaltzera. Batzutan nik neuk ere ez dakit eta!
• Zerbaiten oker zaudenean, onar ezazu!
• Zure lagunekin zaren bezain jatorra eta maitekorra izan zaitez nirekin ere.
• Ez iezadazu eskatu zuk egiten ez duzun zerbait egitea.
• Arazoren bat dudanean ez ezazu honakorik esan: «ez daukat denborarik» edo «horrek ez du garrantzirik».
• Maite nazazu eta esan iezadazu! Sinesten ez baduzu ere, hori entzutea gustatzen zait.
Elikatze jokabidearen nahasteak prebenitzea
Autoestimuak gure gorputzean egiten duen lan bera egiten du gasolinak autoaren motorrean. Hari esker "aurrera jotzen dugu". Semealaben autoestimua hobetzeko, gurasoak izaki, komunikazio bizia izan behar dugu, ideiak esatera animatu behar ditugu, aurrerapenengatik zorionak eman, ahaleginak egitegatik saritu, barregarri ez utzi, malgutasuna izan behar dugu ordenari, garbitasunari eta diziplinari dagokienez (logela euren moduan zaindu eta apaindu behar dute...
Autoestimuak gure gorputzean egiten duen lan bera egiten du gasolinak autoaren motorrean. Hari esker "aurrera jotzen dugu". Autoestimua ezabatzeak edo aldatzeak gaixotasun psikiko bat dakar, elikatzejoka bidearen nahasteak, esate baterako.
Gure semealaben autoestimua hobetzeko, haien gurasoak garen heinean, honako hauek egin behar ditugu:
• Familiako kide garrantzitsuak sentiaraztea.
• Amaren eta aitaren jokabideek eredugarriak izan behar dute.
• Euren ideiak plazaratzera animatu behar ditugu. Haiekin askotan hitz egin behar dugu.
• Euren lorpenengatik zoriondu behar ditugu eta egindako ahaleginak saritu behar dizkiegu. Ez ditugu lotsatu behar, ez eta barregarri utzi ere.
• Malgutasuna izan behar dugu ordena, garbitasuna eta diziplinari dagokionez. Logela «euren kontura» zaindu eta apaindu behar dute.
• Lagunekin etxean elkartzen utzi behar diegu.
• Errespetatu behar ditugu, euren arazoei arreta jarri eta haiekin tentuz jokatu.
• Esaten dutena sarritan gaitzesten badugu, euren buruarekiko irudi ezkorra izango dute. Gehiegi babesten baditugu, berriz, euren nortasuna deuseztatuko dugu.
• Semeekin eta alabekin berdin jokatu behar dugu.
• Epe motzean, ertainean zein luzean helburuak izatera animatu behar ditugu, baina betiere malguak izan behar dugu horiek lortzerako orduan.
Nola lagundu elikatze jokabidearen nahasteak dituzten gaixoei???
Familiak zorroztasunik gabe eta gehiegi babestu gabe onartu behar du gaixoa bere baitan; gaixoa ulertuz eta berarekin asko hitz eginez, baina ahuleziarik gabe.
Funtsezkoena elikatze ohiturak berreskuratzea da (elikatze jokabidearen nahasteak dituztenen sendagaia janaria da).
Elikatze jokabidearen nahasteak dituen gaixo baten sendabideak 3 oinarri ditu: adituak, familiaren lana eta laguntza taldeak.
FAMILIAREN LANA
Familiak zorroztasunik gabe eta gehiegi babestu gabe onartu behar du gaixoa bere baitan; gaixoa ulertuz eta berarekin asko hitz eginez, baina ahuleziarik gabe. Funtsezkoena elikatze ohiturak berreskuratzea da (elikatze jokabidearen nahasteak dituztenen sendagaia janaria da) honako modu honetan:
• Era guztietako elikagaiak jatea.
• Bere buruari debekatzen dizkioten elikagaiak pixkanakapixkanaka sartzea.
• Jangela uztea otordua amaitzean.
• Otorduen ondoren egiteko jarduerak bilatzea.
• Baskula eta produktu dietetikoak ekiditea.
• Egunero jatean arau batzuk jarraitzea:
• Ohetik altxatzen denetik gehienez ere ordu bat igaro ondoren gosaltzea.
• Gosaltzen duenetik 34 ordura jatea, lehenengo platera, bigarrena eta postrea barne.
• Zerbait arina askaltzea.
• Gaueko zortziakbederatziak bitartean afaltzea (hiru plater).
• Otordu guztiak egitea.
LAGUNTZA TALDEAK
Gurasoen lankidetza funtsezkoa da elikatze jokabidearen nahasteak tratatzerakoan. Horregatik, gurasoak nahitaez anorexia edo bulimiaren alderdi guztiak ezagutu behar dituzte. Helburu hori lortzeko garrantzitsuak dira guraso taldeak, bizipenak elkarri trukatzen baitizkiote. Gurasoak ere terapeutak dira eta haiei esker gaixoak estuago atxikitzen dira tratamendura.
Guraso taldeak hainbat modutan antolatzen dira: batzuk autolaguntzakoak dira (erakunde edo talde baten babesean sortuak), beste batzuk psikopedagogikoak dira (psikologo batek zuzentzen duen topalekua eta informazio gunea da) eta badago izaera terapeutikoa duenik ere (guraso eta gaixoen arteko harremanarekin lotutako zenbait alderdi hobetzen saiatzen dira).
Talde horiei esker, gurasoak tratamenduaren eta gaixotasunaren barruan dagokien rola zein den ikasten eta ulertzen dute. Gainera, euren seme alabekin batera hazten dira, gaixotasunaren sintomei aurre egiteko duten gaitasuna hobetzen dute eta erru, amorru, lotsa eta ezintasunaren moduko sentimenduak gainditzen dituzte. Taldeka egiten diren jarduerei esker bazterketa, etsipena eta porrotezko sentimenduak nola gainditu ikasteaz gain, autoestimua hobetzen da eta gaixoei laguntzeko orduan eraginkorragoa izaten ikasten da.
2011/10/13
Nola pentsatzen duten elikatze jokabidearen nahasteak dituzten gaixoek
Dena dabil pisuaren inguruan JIRA eta BIRA eta honako pentsamendu hauen modukoak izaten dituzte: "jaten dudan guztia kontrolatu behar dut, bestela kontrola galduko dut"; "gramo batzuk loditzen banaiz, ez diot sekula loditzeari utziko" (horregatik, janariaren inguruko gauza asko ikasten dituzte: sukaldaritza, eta abar. Aditu bihurtzen dira.).
Gaixoak gurpil zoro batean murgilduta daude eta euren ideia nagusia gorputzeko pisua kontrolatu edo jaistea da:
Arazo FISIKOAK
Dena dabil pisuaren inguruan JIRA eta BIRA eta honako pentsamendu hauen modukoak izaten dituzte:
• "nire gorputza ez da nik nahi bezalakoa, nahi dudan gorpuzkera izatea lortu behar dut", "nire itxura aldatuz gero berriro izango dut konfiantza nigan" (euren gorputzaren irudia desitxuratzen dute edo dena baino lodiago ikusten dute; gainera, euren etorkizuna itxuraren menpe jartzen dute).
• "jaten dudan guztia kontrolatu behar dut, bestela kontrola galduko dut"; "gramo batzuk loditzen banaiz, ez diot sekula loditzeari utziko" (horregatik, janariaren inguruko gauza asko ikasten dituzte: sukaldaritza, eta abar. Aditu bihurtzen dira.).
• "janariak loditzen du" (gaixotasuna aurrera doan heinean, platerean ez dituzte elikagaiak "ikusten", baizik eta "arantza eta iltze mordo bat" eta beste zenbait gauza erasotzaile).
Oro har, hainbat pentsamendu oker aurkitzen ditugu, euren pisua eta elikadura gaixoen bizitzaren "funtsa" bilakatzen dutenak:
• Ideia polarizatuak: "oso argal ez banago, orduan, oso lodi egongo naiz", "argala izateak zoriontasuna eta arrakasta dakar, lodia izateak berriz porrota".
• Ideien filtrazioa: "pisua igo dudalako eder nagoela esaten badidate, lodi nagoelako da".
• Ideien irakurketa: "jendeak begiratzen banau lodi nagoela pentsatzen duelako da".
• Ideien pertsonalizazioa: "jan ostean denek begiratzen nautela eta loditu naizela ikusten dutela uste dut".
• Ideiak gehiegi orokortzea: "gantz guztiek loditzen dute", "festan txarto pasatzen badut festa guztietan pasako dut txarto".
• Ideien katastrofismoa: "ez diot dietari jarraitzen, ez naiz gai ezer ondo egiteko".

Alerta seinaleak
Honako seinale hauek antzematen badituzu, galde iezaiezu langile espezializatuei: gutxi jatea, janariarekin jolastea edo tripakadak egitea, oka eragitea edo laxante edo diuretiko larregi hartzea, konpultsiozko jokabidea (gezurrak, gauzak ezkutatzea) edo bere burua zauritzea, familiarengandik eta lagunengandik bakartzea.
Aldaketak jokabidean eta emozioetan:
Anorexia edo bulimia arriskua nahiz horiek badirela lehenbailehen antzemateko garrantzitsua da gaixotasun horiek jokabidean, pentsaeran eta emozioetan eragiten dituzten aldaketak ezagutzea. Honako seinale hauek antzematen badituzu, galde iezaiezu langile espezializatuei:
1.- Anomaliak JOKABIDEAN eta JATEKO MODUAN:
• Gutxi jaten du, janariarekin jolasten du edo "tripakadak" egiten ditu.
• Oka eragitea edo laxante eta diuretiko gehiegi hartzea.
• Jokabide oldarkorra dute (gezurrak esaten dituzte, gauzak ezkutatzen dituzte) edo euren buruari erasotzen diote.
• Familiarengandik eta lagunengandik bakartzen da.
2.- Aldaketak PENTSAERAN:
• Loditzeagatik kezkatuta egotea. Euren pisua dena baino handiagoa dela uste dute.
• Janariari, pisuari eta itxurari buruzko pentsamendu okerrak.
• Euren sormena, fantasia, oroimena eta kontzentrazioa txikitzen dira.
3.- Aldaketak EMOZIOETAN:
• Aldaketa etengabeak gogo aldartean.
• Depresiorako joera (negarra, loezina), gogo eza oro har, erruko sentimendua, eta, batzuetan, bere buruaz beste egiteko asmoa.
• Barne hersturarako joera: oso gutxitan dago lasai; fobiaren bat edo gizarte fobiaren bat ager daiteke, esate baterako, (ikara jendaurrean egoteari edo taldean hitz egiteari, eta abar).
Aldaketak gorputzean:
Oka egitearen, laxante gehiegi hartzearen, oso gutxi jatearen, eta abarren ondorioz , gorputza hondatzen da. Gaixotasuna diagnostikatzen laguntzen diguten aldaketak gertatzen dira gorputzean. Kasu horietan langile espezializatuei galdetzea komeni da.
1.- Okadek eragiten dituzten arazoak:
• Zauriak atzamarretan eta ezpainetan. Ezpain lehorrak.
• Hortzetako esmaltea urratzea.
• Deshidratazioa (azal lehorra, malgutasun gutxikoa).
• Esofago herniak, esofagitisa.
• Bihotzaren erritmoaren nahasteak (arritmiak)
2.- Laxante eta diuretikoek eragiten dituzten arazoak:
• Idorreria.
• Deshidratazioa eta bihotz arritmiak.
3.- Gutxi jateak eragiten dituen arazoak (dieta murrizgarria):
• Pisua galtzea.
• Idorreria.
• Nahasteak hilekoan (gorputzeko gantza % 18tik behera dagoenean hilekoa desagertzen da).

Nahaste alde egiten duten egoerak
Gazteei elikatze jokabidearen nahasteak izateko joera ematen dieten faktoreak asko dira, baita gaixotasun horiek eragiten dituzten faktoreak ere:
• Autoestimu txikia
• Gehiegizko pisua izateko joera
• Heldutasunaren beldurra
• Familian gorpuzkerarengatiko edo pisuarengatiko kezka
• Familia gatazkak
• Argala izatea gizartean arrakasta izateari lotzea (lotura okerra)...

Elikatze jokabidearen nahasteetarako JOERA EMATEN DUTEN faktoreen artean (hauxe litzateke horrelako nahasteak hazten diren "soroa"), honako hauek aipatuko ditugu:
1.- Banakakoak:
• Autoestimu txikia, pertsona bere burua "ez maitatzera" bultzatzen duena.
• Gehiegizko pisua izateko joera.
• Izaera perfekzionista.
• Heldutasunari beldurra izatea (pubertaroan gure gorputzeko "bolumena" handitzen da eta emakumeei, batez ere, gorputzean duten gantz ehunekoa areagotzen zaie).
2.- Familiakoak:
• Elikatzeko ohitura txarrak.
• Familia gorpuzkeraz eta pisuaz kezkatzea.
• Familiako gatazkak (banantzea, alkoholismoa, komunikazio gabezia, gehiegi babestea, zorroztasuna...).
3.- Gizarte eta kultura mailakoak:
• Argala izatea gizartean arrakasta izateari lotzea (lotura okerra).
• Obesitatearen eta gehiegizko pisuaren kontrako aurreiritziak.
• Lanbide batzuk garatzea (goi mailako kirolariak, modeloak, aktoreak...).
Faktore ERAGILEen artean, berriz, hau da, gaixotasunari "soroa ereiten" laguntzen dioten faktoreen artean honako hauek daude:
• Pubertaroa: dakartzan aldaketa psikiko zein "bolumen" mailakoak direla eta.
• Norbere gorputzaren balorazio txarra edo norbere buruarekin pozik ez egotea.
• Dieta murrizgarriak edo ariketa fisiko gogorra egitea.
• Norbanakoaren estres egoera edo emozioetako arazoak (depresioa).

Elikatze jokabidearen nahasteak
Elikatze jokabidearen nahasteak jatorri psikologikoa duten gaixotasunak dira eta bilakaera kronikoa dute (iraupen luzea). Gaixo gazteek arazoak dituzte janariarekin (bai gehiegi jateagatik, baita gutxiegi jateagatik ere) eta ez daude pozik euren gorputzekin.
Arazo hori herrialde garatuetan, batez ere, antzematen da. Bereziki nerabeei eragiten die eta horietako % 4k dute eritasun hori. Gainera, gazteen % 15 eta % 20 bitartean gaixotzeko arriskuan daude. Araban, urtero, 100 eta 150 bitartekoa izan ohi da elikatze jokabidearen nahasteen kasu berri diagnostikatuen kopurua. Era berean, ia 50 pertsona eraman behar dituzte ospitalera larrialdi egoeran.
Elikatze jokabidearen nahasteen artean nabarmentzekoak dira, hurrenkera honetan: bulimia eta anorexia. Bulimiari dagokionez, gaixoek ezin dute jateko gogoa kontrolatu, etengabe jatera behartuta sentitzen dira, ondoren egin dutenaz damutzen dira eta janaria kanporatzen saiatzen dira oka eginez, laxanteak erabiliz eta abar. Anorexiari dagokionez, berriz, ahal bezain gutxi jaten dute eta jaten duten gutxi hori kanporatzen saiatzen dira oka eginez, laxanteak erabiliz, ariketa fisiko gogorra eginez, eta abar. Nerbio anorexia eta bulimia bereizten dituzten oinarrizko ezaugarriak daude.
• Nerbio anorexia:
Gaixoak beti du gutxiago pisatzeko gogo bizia. Gainera, beldur obsesiboa dio loditzeari eta horrek duen pisua baino gehiago duela pentsatzera bultzatzen du. Pisua galtzeko oso gutxi jaten dute, kirol asko egiten dute eta purgak egin ohi dituzte (oka egitea, laxanteak, diuretikoak...).
• Bulimia:
Gaixoek elikatze jokabidearen kontrola galtzen dute eta oso denbora laburrean asko jaten hasten dira. Kontsumo handi hori leuntzeko eta ez loditzeko purga metodoak erabiltzen dituzte, esate baterako: oka eragitea, laxante gehiegi hartzea, diuretikoak erabiltzea eta ariketa fisiko gogorra egitea.
Badaude elikatze jokabidearen beste nahaste batzuk baina ez dira arestian aipatutakoak bezain ohikoak, adibidez: bigorexia (desira neurrigabea dute giharrak garatzeko, horregatik ordu asko ematen dituzte gimnasioan eta dieta hiperproteikoak eta gehigarri dietetikoak hartzen dituzte) edo ortorexia (grina obsesiboa dute soilik elikagai naturalak jateko, inoiz ez animali jatorria dutenak eta betiere ekologikoak direnak, horregatik ez dute inoiz ohiko jatetxeetan jaten edo animali jatorriko elikagairik hartzen, eta abar).
2011/10/12
Egia edo gezurraren jokoa
Erantzun bakarreko (egia edo gezurra) 15 galdera aurkezten ditugu gela bakoitzeko taldeari (3 edo 4 pertsona taldeko), gela guztirako edo bakarka.
1. Egunero 7 janari egin behar ditugu.
2. Bi koipe mota daude: abereena eta landareena.
3. Abereen koipea da landareena baino osasuntsuagoa horregatik sarriegi hartu behar dugu.
4. Landareen koipea oliba olioan, arrainean edo fruitu lehorretan dago.
5. Hestekiak (txorizoa, saltxitxoia, etab) landare koipe asko dituzte.
6. Egunero barazkiak eta zerealak jan behar dira.
7. Lekariak (dilistak, garbantzuak edo indabak) okelak bezain proteina dituzte.
8. Okelen artean koipe gutxiago dituzte okela zuriak (oilasko, indiolar, untxe) okela gorriak baino (txahala, txerria).
9. Astean 3 aldiz baino gehiago ez da kontseilagarria frijiturak jatea (arraultsa frijituak, kroketak, enpanadilla, etab)
10. Elikagai gordinak (entsalada, barazki frutak) EZ dute fibrarik.
11. Urdailarentzako hobea da askar jatea.
12. Telebista ikusiz jatea ona da lasaiago egoteko.
13. Egunero ordu berean jan behar da.
14. Egunero 3 edo 4 fruta jan behar ditugu.
15. Fruituen azukrea hobeagoa da gozoki eta gominolena baino.

Silabikoa
Elikadurarekin lotuta dauden 7 galdera egiten ditugu. Galdera bakoitzaren erantzun zuzena zenbakiaren ondoan dauden laukitxoan jarriko dugu horretarako silaba bat jarriko dugu laukitxo bakoitzean.
1. Eguneko janari garrantsitsuena.................. da.
2. Gosari on batek esnea edo esnekiak, zerbait goxoa eta .......... izan behar ditu.
3. ................ proteinetan oso aberatsa den elikagaia da.
4. Baratzean aurkitzen dugun elikagai txiki, gogor eta txuria egozita jaten dena eta proteinetan oso aberatsa dena............
5. Fruitu berde-horia bitamina ugari, azukreak eta fibrak dituena..............
6. 3 silabakoa, ez duguna ikusi behar jan bitartean.
7. Basoan aurkitzen ditugun marrubiak...........

Elikagai on baten arauak
Gazteenen elikadurak beti ziurtatu behar ditugun oinarrizko arau batzuen araberakoa izan behar du:
• 5 otordu egunean: gosaria, hamarretakoa, bazkaria, askaria eta afaria. Otordu guztietan antzeko janari kantitatea jan behar da, baina pixka bat gehiago gosarian, bazkarian eta afarian.
• Gosaria oso garrantzitsua da, lanerako, pentsatzeko, korrika egiteko eta ikasteko energia ematen digu. Gosari on batek izan behar ditu esnea, zerbait gozoa (honako hauek dituzu aukeran: gailetak, ogi txigortua, marmeladak, fruituak, zukuak...) eta zerbait gazia (hestebete pixka bat, arrautza nahasiak edo egosiak, gazta, oliba olioa, gurina edo margarina...).
• Koipeak: gehienbat landare jatorrikoak (oliba olioa, arraina, fruitu lehorrak, berdura batzuk). Animalia jatorriko koipe gutxi hartu behar da (haragia, hestebeteak), gehienez astean 2-3 aldiz.
• Azukreak: hobe da elikagai integraletatik, zerealetatik, lekaleetatik eta fruituetatik hartzen baditugu. Horregatik fruituek, berdurek eta barazkiek egunean jaten dugunaren ia erdia izan behar dute.
• Proteinak: lekaleetan, hazietan, fruitu lehorretan (intxaur edo ilarrek ia haragia bezainbeste proteina dute), jaki integraletan, arrainean, haragi giharrean (koipe gutxi duena, adibidez oilaskoa, indioilarra, ostruka).
• Elikagaiak prestatzea Egokiena jaki gordinak jatea da (fruituak, barazkiak, berdura batzuk); gordinik jatea posible ez bada lurrunetan, ur irakinetan edo egosita egindakoak dira onenak; ondoren, mikrouhin labean, plantxan edo labean prestatutakoak, eta, azkenik, frijitutakoak. Ez da inoiz frijitutako janari gehiegi jan behar (gehienez astean 2-3 aldiz).
• Esnea: funtsezko elikagaia da haurrentzat. Esne osoa edo esnekiak (jogurta, gazta, mamia) egunean 3 aldiz hartu behar dira.
Zuntza ez da ahaztu behar; jaki integral edo gordinetan aurki daiteke eta oso onuragarria da digestio aparatuaren lanerako. Koipe txar gutxiago xurgatzen laguntzen du, eta hesteetako gaixotasunen prebentzioan ere bai.
• Poliki jan, eta 10 aldiz mastekatu ahamen bakoitza. Jateko orduan ez dugu telebista, bideojoko edo antzekoekin distraitu behar.
• Otorduetako ordutegiak errespetatu egin behar dira; ordu berdinean jatea komenigarria da urdailak gustura lan egin dezan.
Elikadura Osasuntsuaren Piramidearen gomendioak kontuan hartuz gero, eguneroko gorputzaren oinarrizko behar guztiak asetzen ditugu, eta haurrak era egokian haztea eta garatzea bermatzen dugu.
Letra sopak
Letra sopa 1
Hurrengo letra sopan EGUNERO jan behar ditzakegun 8 elikagai aurkituko ditugu: oliba olioa, barazkiak, fruta, esnea, yogur, ogia, arroza eta pasta.
Letra sopa 2
Astean HIRU ALDIZ EDO GUTXIAGO jan behar ditugun 8 elikagai aurkitu: txahala, txerria, txorizoa, palomitak, txokolatea, oilaskoa, gusanitoak eta gominolak.

Elikaduraren Piramidea
Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) orain urte batzuk Elikadura Osasuntsuaren Piramidea diseinatu zuen. Piramide horretan jan ohi ditugun elikagaiak eta zein maiztasunarekin hartu behar ditugun (egunean, astean edo hilabetean) daude jasota.
Piramidea buruz behera gero eta gehiago jartzen dugun heinean edo gero eta gehiago aldatzen dugun heinean, orduan eta kalte gehiago eragingo diogu osasunari.
Piramidea buruz behera gero eta gehiago jartzen dugun heinean edo gero eta gehiago aldatzen dugun heinean, orduan eta kalte gehiago eragingo diogu osasunari.
Egia edo gezurraren jokoa
Erantzun bakarreko (egia edo gezurra) 15 galdera aurkezten ditugu gela bakoitzeko taldeari (3 edo 4 pertsona taldeko), gela guztirako edo bakarka.
1. Loa, elikadura bezala giza gorputzerako aktibitate garrantsitsua da.
2. Elikadura orekatuak EZ du hazten laguntzen.
3. Giza gorputzeko organoak eguneroko erabilerarekin GASTATZEN dira.
4. Elikadura txarrak gaisotasunak sortzen ditu.
5. Elikadura arnastea bezain garrantsitsua da.
6. Infartoa EZ da bihotzeko gaisotasuna.
7. Elikadura txarrak gaisotasunak dakar diabetea bezala (odolean azukre gehiegi) edo ta artrosia (artikulazioen narriadura).
8. Elikagaien 3 elementuak hauek dira: karbohidratoak, koipeak eta proteinak.
9. Karbohidratoak baita deitzen dira LIPIDOAK.
10.Proteinak ENERGIA diote organismoari.
11.Elikagaien bitamina eta mineralak etxe bateko entxufe eta txorrotak bezala dira giza gorputzarentzat.
12.C bitamina oso garrantsitsua da ikusmenarentzako.
13.Esnearen kaltsioa oso garrantsitsua da hezurretarako.
14.Dilista eta okelaren burdina oso garrantsitsua da oxigenoa odolaren bidez gorputz gustira zabaltzeko.
15.Koipeak eta frijitura asko jan ditzakegu gorputzarentzako oso garrantsitsuak direlako.

Gurutzegrama
Zenbaki bakoitzeko laukiak bete (laukiko letra bat) galdera bakoitzeko erantzun zuzenarekin.
1. Elikaduren atal goxoa (pluralean).
2. Elikaduren atala gorputza "egiten" duena (pluralean).
3. Elikaduren atala "zementoa" bezala dena (pluralean).
4. Ikusmenarentzako bitamina oso ona.
5. Barazki eta meategietan dauden elementu txikiak (pluralean).
6. Fruituen isurkiak (4 letra).
7. Proteinetan aberatsa den fruitu lehorra (7 letra).
8. Bitaminetan aberatsa den udako fruta

2011/10/01
Zergatik jaten dugu?
Bizitzak eta giza gorputza ongi mantentzeak hiru euskarri dituzte: lo indarberritzailea, jarduera fisikoa (aisialdian edo lanean ari garela) eta elikadura orekatua. Elikadurak, batez ere haurren kasuan, gorputzari hazten eta garatzen laguntzen dio, eguneroko erabileraren ondorioz ahultzen diren organoak bizkortzea ahalbidetzen du, eta gaixotasunak prebenitzen laguntzen du.
Elikadura giza gorputzaren oinarrizko funtzio bat da, ia arnasten dugun airea bezain garrantzitsua. Aire gutxi badugu, gorputza hondatu egiten da. Airea kalitate txarrekoa bada, gorputza gaixotu egiten da lehentxeago edo geroxeago. Elikadurarekin gauza bera gertatzen da. Kantitatea edo kalitatea nahikoa ez denean, gaixotasunak harrapatzen ditugu; gehiegizko pisua, arterietako hipertentsioa, odoleko kolesterol gehiegizkoa, artrosia, diabetesa, miokardio infartua, eta abar.
Haurrek haurtzaroan eta nerabezaroan zehar taxutzen dituzte euren ohiturak; horregatik, garai hori garrantzi handikoa da elikadura hezkuntzan, eta gu gara haien eredua. Gure ardura da osasuntsuak ez diren ohiturak alde batera uzten eta jarrera osasuntsuago bat hartzen laguntzea. Zoritxarrez, gaur egun haurrek akatsak egiten dituzte jaterako orduan, eta gero ondorioak datoz: behar baino gehiago jaten dugu, jakiak koipetsuegiak, dira eta frijitutako jaki gehiegi jaten dugu. Akats horiek direla eta, haurren % 15k baino gehiagok gehiegizko pisua du, eta horietatik % 50ak koipe orban txikiak dituzte arterietan (kolesterol gehiegi dutelako). Orban horiek arazo larriak sortzen dituzte heldutasunean.
Elikagai guztiek dituzte ura, proteinak, karbohidratoak, gantza edo lipidoak, bitaminak eta mineralak. Gure gorputza ETXE batekin konpara dezakegu, eta substantzia horiek guztiek dute euren funtzioa: PROTEINAK adreiluak dira; KOIPEAK, zementua; KARBOHIDRATOAK edo AZUKREAK energia iturri dira, sartzeko eta ateratzeko bidea ematen diguten etxeko ateak edo leihoak bezalakoak; eta BITAMINAK eta MINERALAK, etxeko entxufeak eta txorrotak bezalakoak dira, horiek gabe ezin bizi.
Adibidez A bitamina ona da ikusmenerako, ispilu bat bezala; B bitaminak gorputzeko hainbat funtziotan parte hartzen du, bonbilla bat bezala, hori gabe ezin baitugu ikusi; C bitaminak gure defentsei laguntzen die, etxea garbitzen duen erratza bezala; D bitaminak hezurrei laguntzen die, eraikuntza bateko zutabe edo pilareak balira bezala. Kaltzioa gorputzaren hainbat ataletan lan egiten duen minerala da; gela bateko etengailua bezalakoa da: oso gauza txikia, baina hori gabe ezin dugu ezer egin. Burdina odoleko oxigenoa garraiatzen duen minerala da; leiho bateko heldulekua bezala, irekitzean aireari sartzen uzten dio. Eta horrela jarrai genezake egunero jaten ditugun elikagaietan dauden elementuekin. Haur baten gorputzaren % 65-70 ura da, eta gainerakoa proteinek, koipeak, azukreek, eta abarrek osatzen dute. Gai horiek egunero berritu behar ditugu elikadura orekatu baten bidez.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)