ONGI ETORRIAK

2011/10/19

ZER DUTE OGITARTEKOEK?

ZER DUTE OGITARTEKOEK?
Elikagai guztiak ez dira berdinak. Batzuek elementu gehiago ekartzen dizkigute gorputzera, beste batzuek baino. Haurrentzako elikagai osoenetako bat dira ogitartekoak. Horiei esker, gure gorputzerako erabilgarriak diren osagai asko eskuratzen ditugu. Osagai horien artean, hauek nabarmenduko ditugu:
• Kalitate altuko proteinak. Adreiluen gisara, gorputzeko edozein zati (bihotza, giharrak, hezurrak, eta abar) eraikitzen laguntzen dute.
• Koipe ona, garuna eraikitzeko funtsezkoa. Omega 9, 6 eta 3 koipeak dira.
• Azukreak. Giharren eta garunaren "gasolina" gisa dihardute; izan ere, haiei esker mugitzen gara eta pentsatzen dugu.
• Burdina. Oxigenoa biriketatik organismoaren edozein txokoraino eramatea ahalbidetzen du, eta, gainera, giharrak indartsu izaten laguntzen du. Burdina falta bazaigu, anemia eta ahulezia azaltzen dira.
• Fosforoa. Ezinbestekoa da garunerako nahiz nerbioen eta hezurren garapenerako.
• Zinka. Defentsen, hots, inmunitate sistemaren, laguntzaile handia. Organismo guztia haztea ahalbidetzen du.
• Potasioa. Digestio aparatuari, giharrei eta zelula guztiei lan egiten laguntzen die, eta defentsak indartzen ditu.
Osagai horiek guztiak eta askoz gehiago dituzte ogitartekoek, eta inoiz ez dira haien ordez opil industrialak edo gozokiak jan behar. Batek eta besteak zer duen jakiteko, datu batzuk emango dizkizugu, eta zeuk erabaki:
- Plantxan egindako oilaskozko ogitartekoak, txokolatezko bi donutek bezainbeste energia du.
ENERGIA                                    OILASKO                DONUT
Giharretarako proteinak                ASKO                     GUTXI
Energiarako azukreak                   ONDO                   GEHIEGI
Koipe "ona", garunerako             ZERBAIT                 EZER EZ
- Urdaiazpikozko ogitartekoak kruasan 1ek bezainbeste energia du
ENERGIA                                 URDAIAZPIA              KRUASAN
Giharretarako proteinak                ASKO                        GUTXI
Energiarako azukreak                   ONDO                      GEHIEGI
Koipe "ona", garunerako            ZERBAIT                    EZER EZ
- Solomo ogitartekoak pizza zati batek bezainbeste energia du
ENERGIA                                 SOLOMOA                     PIZZA
Giharretarako proteinak              ASKO                         GUTXI
Energiarako azukreak                 ONDO                       GEHIEGI
Koipe "ona", garunerako          ZERBAIT                     EZER EZ
- Antxoa-atun ogitartekoak patata frijitu plater batek bezainbeste energia du
ENERGIA                                ANTXOAK                    PATATAK
Giharretarako proteinak             ASKO                           GUTXI
Energiarako azukreak                ONDO                          GEHIEGI
Koipe "ona", garunerako         ZERBAIT                        EZER EZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario