2011/10/12
Elikagai on baten arauak
Gazteenen elikadurak beti ziurtatu behar ditugun oinarrizko arau batzuen araberakoa izan behar du:
• 5 otordu egunean: gosaria, hamarretakoa, bazkaria, askaria eta afaria. Otordu guztietan antzeko janari kantitatea jan behar da, baina pixka bat gehiago gosarian, bazkarian eta afarian.
• Gosaria oso garrantzitsua da, lanerako, pentsatzeko, korrika egiteko eta ikasteko energia ematen digu. Gosari on batek izan behar ditu esnea, zerbait gozoa (honako hauek dituzu aukeran: gailetak, ogi txigortua, marmeladak, fruituak, zukuak...) eta zerbait gazia (hestebete pixka bat, arrautza nahasiak edo egosiak, gazta, oliba olioa, gurina edo margarina...).
• Koipeak: gehienbat landare jatorrikoak (oliba olioa, arraina, fruitu lehorrak, berdura batzuk). Animalia jatorriko koipe gutxi hartu behar da (haragia, hestebeteak), gehienez astean 2-3 aldiz.
• Azukreak: hobe da elikagai integraletatik, zerealetatik, lekaleetatik eta fruituetatik hartzen baditugu. Horregatik fruituek, berdurek eta barazkiek egunean jaten dugunaren ia erdia izan behar dute.
• Proteinak: lekaleetan, hazietan, fruitu lehorretan (intxaur edo ilarrek ia haragia bezainbeste proteina dute), jaki integraletan, arrainean, haragi giharrean (koipe gutxi duena, adibidez oilaskoa, indioilarra, ostruka).
• Elikagaiak prestatzea Egokiena jaki gordinak jatea da (fruituak, barazkiak, berdura batzuk); gordinik jatea posible ez bada lurrunetan, ur irakinetan edo egosita egindakoak dira onenak; ondoren, mikrouhin labean, plantxan edo labean prestatutakoak, eta, azkenik, frijitutakoak. Ez da inoiz frijitutako janari gehiegi jan behar (gehienez astean 2-3 aldiz).
• Esnea: funtsezko elikagaia da haurrentzat. Esne osoa edo esnekiak (jogurta, gazta, mamia) egunean 3 aldiz hartu behar dira.
Zuntza ez da ahaztu behar; jaki integral edo gordinetan aurki daiteke eta oso onuragarria da digestio aparatuaren lanerako. Koipe txar gutxiago xurgatzen laguntzen du, eta hesteetako gaixotasunen prebentzioan ere bai.
• Poliki jan, eta 10 aldiz mastekatu ahamen bakoitza. Jateko orduan ez dugu telebista, bideojoko edo antzekoekin distraitu behar.
• Otorduetako ordutegiak errespetatu egin behar dira; ordu berdinean jatea komenigarria da urdailak gustura lan egin dezan.
Elikadura Osasuntsuaren Piramidearen gomendioak kontuan hartuz gero, eguneroko gorputzaren oinarrizko behar guztiak asetzen ditugu, eta haurrak era egokian haztea eta garatzea bermatzen dugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario