ONGI ETORRIAK

2011/10/19

Adiskide bat: GOSARIA



Adiskide bat: GOSARIA
Elikadura ona egiten hasteko, egunero gosari orekatua egitera ohitu behar dugu. Askotan esaten dugu eguneko otordu nagusia dela. Ez alferrik! Izan ere...
• Goiz osorako energia ematen du. Eta, gosaltzean hartutako proteinei esker, erabiltzearen poderioz ahulduta ditugun organoak (giharrak, garuna, bihotza, eta abar) konpontzen dira.
• Lasai gosaldu behar da, elikagaiez eta horien zaporeez gozatuz, eguna pozik hasteko.
• Gosarian honako hauek izan behar dute, gutxienez: esnea edo esnekiak (jogurta, gazta freskoa, irabiakiak, gaztatxoak), zerealak edo haien eratorriak (ogia, ogi txigortua, madalenak, bizkotxoa) eta fruituak edo haien eratorriak (zukua, fruitu mazedonia, fruitu lehorrak).
Zuretzat errazagoa izan dadin, hainbat gosari proposatzen dizugu, seme alabak asper ez daitezen, eta euren gustuen arabera aldatzeko aukera izan dezaten:
• Jogurta, zerealekin eta fruitu freskoekin.
• Baso bat esne, zerealekin, eta baso bat laranja zuku.
• Baso bat esne, 2 txigorki marmeladarekin, eta melokotoi zukua.
• Jogurta, fruitu lehorrekin, eta sagar bat.
• Baso bat esne, katilu bat zereal, eta udare bat.
• Laranja zukua, gazta freskoaren xerra bat, eta eskukada bat intxaur.
• Laranja jogurta, gazta freskoaren xerra bat, eta eskukada bat intxaur.
• Katilu bat zereal, esnearekin, eta laranja bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario