ONGI ETORRIAK

2011/10/15

Elikatze jokabidearen nahasteak prebenitzea



Autoestimuak gure gorputzean egiten duen lan bera egiten du gasolinak autoaren motorrean. Hari esker "aurrera jotzen dugu". Semealaben autoestimua hobetzeko, gurasoak izaki, komunikazio bizia izan behar dugu, ideiak esatera animatu behar ditugu, aurrerapenengatik zorionak eman, ahaleginak egitegatik saritu, barregarri ez utzi, malgutasuna izan behar dugu ordenari, garbitasunari eta diziplinari dagokienez (logela euren moduan zaindu eta apaindu behar dute...
Autoestimuak gure gorputzean egiten duen lan bera egiten du gasolinak autoaren motorrean. Hari esker "aurrera jotzen dugu". Autoestimua ezabatzeak edo aldatzeak gaixotasun psikiko bat dakar, elikatzejoka bidearen nahasteak, esate baterako.
Gure semealaben autoestimua hobetzeko, haien gurasoak garen heinean, honako hauek egin behar ditugu:
• Familiako kide garrantzitsuak sentiaraztea.
• Amaren eta aitaren jokabideek eredugarriak izan behar dute.
• Euren ideiak plazaratzera animatu behar ditugu. Haiekin askotan hitz egin behar dugu.
• Euren lorpenengatik zoriondu behar ditugu eta egindako ahaleginak saritu behar dizkiegu. Ez ditugu lotsatu behar, ez eta barregarri utzi ere.
• Malgutasuna izan behar dugu ordena, garbitasuna eta diziplinari dagokionez. Logela «euren kontura» zaindu eta apaindu behar dute.
• Lagunekin etxean elkartzen utzi behar diegu.
• Errespetatu behar ditugu, euren arazoei arreta jarri eta haiekin tentuz jokatu.
• Esaten dutena sarritan gaitzesten badugu, euren buruarekiko irudi ezkorra izango dute. Gehiegi babesten baditugu, berriz, euren nortasuna deuseztatuko dugu.
• Semeekin eta alabekin berdin jokatu behar dugu.
• Epe motzean, ertainean zein luzean helburuak izatera animatu behar ditugu, baina betiere malguak izan behar dugu horiek lortzerako orduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario