ONGI ETORRIAK

2011/10/13

Nola pentsatzen duten elikatze jokabidearen nahasteak dituzten gaixoek

Dena dabil pisuaren inguruan JIRA eta BIRA eta honako pentsamendu hauen modukoak izaten dituzte: "jaten dudan guztia kontrolatu behar dut, bestela kontrola galduko dut"; "gramo batzuk loditzen banaiz, ez diot sekula loditzeari utziko" (horregatik, janariaren inguruko gauza asko ikasten dituzte: sukaldaritza, eta abar. Aditu bihurtzen dira.).
Gaixoak gurpil zoro batean murgilduta daude eta euren ideia nagusia gorputzeko pisua kontrolatu edo jaistea da:


Arazo FISIKOAK
Dena dabil pisuaren inguruan JIRA eta BIRA eta honako pentsamendu hauen modukoak izaten dituzte:
• "nire gorputza ez da nik nahi bezalakoa, nahi dudan gorpuzkera izatea lortu behar dut", "nire itxura aldatuz gero berriro izango dut konfiantza nigan" (euren gorputzaren irudia desitxuratzen dute edo dena baino lodiago ikusten dute; gainera, euren etorkizuna itxuraren menpe jartzen dute).
• "jaten dudan guztia kontrolatu behar dut, bestela kontrola galduko dut"; "gramo batzuk loditzen banaiz, ez diot sekula loditzeari utziko" (horregatik, janariaren inguruko gauza asko ikasten dituzte: sukaldaritza, eta abar. Aditu bihurtzen dira.).
• "janariak loditzen du" (gaixotasuna aurrera doan heinean, platerean ez dituzte elikagaiak "ikusten", baizik eta "arantza eta iltze mordo bat" eta beste zenbait gauza erasotzaile).
Oro har, hainbat pentsamendu oker aurkitzen ditugu, euren pisua eta elikadura gaixoen bizitzaren "funtsa" bilakatzen dutenak:
• Ideia polarizatuak: "oso argal ez banago, orduan, oso lodi egongo naiz", "argala izateak zoriontasuna eta arrakasta dakar, lodia izateak berriz porrota".
• Ideien filtrazioa: "pisua igo dudalako eder nagoela esaten badidate, lodi nagoelako da".
• Ideien irakurketa: "jendeak begiratzen banau lodi nagoela pentsatzen duelako da".
• Ideien pertsonalizazioa: "jan ostean denek begiratzen nautela eta loditu naizela ikusten dutela uste dut".
• Ideiak gehiegi orokortzea: "gantz guztiek loditzen dute", "festan txarto pasatzen badut festa guztietan pasako dut txarto".
• Ideien katastrofismoa: "ez diot dietari jarraitzen, ez naiz gai ezer ondo egiteko".

No hay comentarios:

Publicar un comentario