ONGI ETORRIAK

2011/10/15

Seme edo alaba baten eskutitza



1. Ez iezadazu eskatzen dizudan guztia eman. Batzuetan zenbat har dezakedan ikusteko baino ez dut eskatzen.
2. Ez iezadazu oihukatu. Gutxiago errespetatzen zaitut egiten duzunean eta neuri ere oihukatzen irakasten didazu.
3. Ez iezazkidazu beti aginduak eman. Batzuetan, agindu ordez gauzak eskatuko bazenizkit, azkarrago eta gusturago egingo nituzke gauzak...
Gure semealabek berezko pentsamoldea dute eta askotan ez dugu ezagutzen. Jarraian orain urte batzuk Ertamerikan azaldu zen Semealaba baten gutuna aurkeztuko dugu, euren pentsamenduak ezagut ditzagun:
• Ez iezadazu eskatzen dizudan guztia eman. Batzuetan zenbat har dezakedan ikusteko baino ez dut eskatzen.
• Ez iezadazu oihukatu. Gutxiago errespetatzen zaitut egiten duzunean eta neuri ere oihukatzen irakasten didazu.
• Ez iezazkidazu beti aginduak eman. Batzuetan, agindu ordez gauzak eskatuko bazenizkit, azkarrago eta gusturago egingo nituzke gauzak.
• Bete ezazu zin egiten duzuna, bai ona baita txarra dena ere. Sari bat agintzen badidazu, emadazu, baina baita zigorra ere.
• Ez nazazu inorekin, eta batez ere nire nebaarrebarekin alderatu.
• Ez ezazu hainbestetan aldatu egin behar dudanari buruz duzun iritzia.
• Utz iezadazu neure burua estimatzen. Zuk nire partez egiten baduzu, ezin izango dut sekula ikasi.
• Ez ezazu gezurrik esan nire aurrean.
• Okerren bat egiten dudanean ez iezadazu behartu «zergatik egin dudan» azaltzera. Batzutan nik neuk ere ez dakit eta!
• Zerbaiten oker zaudenean, onar ezazu!
• Zure lagunekin zaren bezain jatorra eta maitekorra izan zaitez nirekin ere.
• Ez iezadazu eskatu zuk egiten ez duzun zerbait egitea.
• Arazoren bat dudanean ez ezazu honakorik esan: «ez daukat denborarik» edo «horrek ez du garrantzirik».
• Maite nazazu eta esan iezadazu! Sinesten ez baduzu ere, hori entzutea gustatzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario