ONGI ETORRIAK

2011/10/13

Nahaste alde egiten duten egoerak

Gazteei elikatze jokabidearen nahasteak izateko joera ematen dieten faktoreak asko dira, baita gaixotasun horiek eragiten dituzten faktoreak ere:
• Autoestimu txikia
• Gehiegizko pisua izateko joera
• Heldutasunaren beldurra
• Familian gorpuzkerarengatiko edo pisuarengatiko kezka
• Familia gatazkak
• Argala izatea gizartean arrakasta izateari lotzea (lotura okerra)...


Gazteei elikatze jokabidearen nahasteak izateko joera ematen dieten faktoreak asko dira, baita gaixotasun horiek eragiten dituzten faktoreak ere:


Elikatze jokabidearen nahasteetarako JOERA EMATEN DUTEN faktoreen artean (hauxe litzateke horrelako nahasteak hazten diren "soroa"), honako hauek aipatuko ditugu:
1.- Banakakoak:
• Autoestimu txikia, pertsona bere burua "ez maitatzera" bultzatzen duena.
• Gehiegizko pisua izateko joera.
• Izaera perfekzionista.
• Heldutasunari beldurra izatea (pubertaroan gure gorputzeko "bolumena" handitzen da eta emakumeei, batez ere, gorputzean duten gantz ehunekoa areagotzen zaie).

2.- Familiakoak:
• Elikatzeko ohitura txarrak.
• Familia gorpuzkeraz eta pisuaz kezkatzea.
• Familiako gatazkak (banantzea, alkoholismoa, komunikazio gabezia, gehiegi babestea, zorroztasuna...).

3.- Gizarte eta kultura mailakoak:
• Argala izatea gizartean arrakasta izateari lotzea (lotura okerra).
• Obesitatearen eta gehiegizko pisuaren kontrako aurreiritziak.
• Lanbide batzuk garatzea (goi mailako kirolariak, modeloak, aktoreak...).
Faktore ERAGILEen artean, berriz, hau da, gaixotasunari "soroa ereiten" laguntzen dioten faktoreen artean honako hauek daude:
• Pubertaroa: dakartzan aldaketa psikiko zein "bolumen" mailakoak direla eta.
• Norbere gorputzaren balorazio txarra edo norbere buruarekin pozik ez egotea.
• Dieta murrizgarriak edo ariketa fisiko gogorra egitea.
• Norbanakoaren estres egoera edo emozioetako arazoak (depresioa).

No hay comentarios:

Publicar un comentario